Rédigé par Irene Noriega
Enseignante en Basque au collège St Vincent
San Bixente kolegioko ikasleak ahalik eta gehien joaten dira ikuskizunak ikustera: dantza, zinema, antzerkia, etab. Ikuskizun baten sortze prozesua ikustea, aldiz, ez da hain arrunta, baina 5Bko ikasleek zorte hori izan dute.
Izan ere, martxoaren 25ean Mendizolara joan ziren “Argilunak” ikuskizuna nola sortzen ari diren ikustera, Hendaiako Herriko Etxeko kultur zerbitzuak gomitaturik.
Areto horretan egonaldi artistikoan den Komorebi konpainiako kideekin hitz egiteko parada ukan zuten.
Konpainia honetako artistek azaldu zieten, dolu batean oinarrituz, dantza eta ikusentzunezko espektakulua prestatzen ari direla. Horretaz gain, ikasleek ikuskizun horren parte bat ikusi ahal izan zuten eta artistek haien iritzia eskatu zieten.
Orokorki kritika positiboak baina ez zituzten egin, kalitate teknikoaz nahiko harrituak baitziren.
Ikuskizuna “Mai du théâtre” festibalean aurkeztuko dute, maiatzaren 25ean.
Dudarik gabe, parada bikaina proiektu honen emaitza ikusteko. Eta gainera dohainik.
…………………………………………………………………………………………………………………………
Le service culturel de la Maison des Peuples d’Hendaye nous a invité à échanger avec les membres de la compagnie Komorebi lors d’une résidence artistique au centre Mendi Solan.
Les artistes de cette compagnie ont expliqué qu’ils préparaient un spectacle mêlant danse et audiovisuel, basé sur le thème du deuil.
Les élèves ont pu assister à une partie de ce spectacle et ont été invités à donner leur avis. Dans l’ensemble, les critiques étaient positives, bien qu’ils aient été assez étonnés par la qualité technique. Le spectacle sera présenté au festival « Mai du théâtre » le 25 mai.
C’est sans aucun doute une excellente occasion de découvrir le résultat de ce projet, et cela gratuitement.