Ikasketen segitzeko moldeak

Irakasle nagusiek, urte osoan, 3.eko ikasleak orientatzen laguntzeko lan garrantzitsua egiten dute. Burasoekin elkarlanean, gustatzen zaion eta bere gaitasunen araberakoa den formakuntza baten hautatzen lagundu behar da ikasle bakoitza. Gehiago jakiteko, ikus Onisep erakundearen webgunea.

 

Bigarren profesionala

Ikasketa laburrak (2 edo 3 urte hirugarrenaren ondotik) egin nahi dituzten eta jarduera konkretuei lotu ikasketetan hobeki sentitzen diren ikasleak Baxo Profesionalera buruz joaten dira. Baxo Profesional horren berezitasunak du gero Lizeo Profesionala (edo CFA zentroa, aprendizgoa nahiago dutenentzat) hautatzera eramaten. Baxo Profesionalean segitzen duten ikasle gehienak barnetegian sartzen dira, Pirinio Atlantikoetako edo Landesetako hegoaldeko Lizeo Profesional edo CFA zentro batean.

Bigarren Orokorra eta Teknologikoa

Ikasketa kontzeptual eta abstraktuak nahiago dituztenek, eta eskolako lan anitzen egiteko gaitasuna dutenek, Bigarren Orokorra eta Teknologikoa hautatzen ahal dute. Orduan, 3.aren ondotik gutienez 5 urtez ikasteko bidean sartzen dira.

 San Bixente kolegiotik ateratzen diren ikasle gehienak Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoan sartzen dira.