Ezagutua eta onartua izatea: jendearen neurriko kolegio bat
Bere neurri ttipiari esker, San Bixente kolegioa haur bakoitza bereziki Iaguntzera entseatzen da, haren eskola ibilbidea eta ibilbide pertsonala hurbil-hurbiletik segituz, burasoekin lotura azkarra atxikiz. Irakaskuntza talde osoak bakoitzaren ezagutzeko eta bakoitzaren balioa agerian emateko borondate sendoa badu.
Burasoen eta profesionalen arteko harreman erregularrak
Haur bakoitza ahal bezain ongi laguntzeko, burasoek eta kolegioko profesionalek elkarrekin lan egin behar dute, kide batzuen gisa. Burasoek kolegioko profesionalek ez dakizkiten gauza batzuk ikusten eta entzuten dituzte… eta alderantziz. Beraz, burasoak errazki biltzen ahal dira irakasleekin eta hezkuntza alorreko profesionalekin. Halaber, kolegioko profesionalak burasoekin harremanetan sartzen dira eta burasoei biltzeko eskaera egiten diete, beharrezko ikusi orduko. Bertzalde, burasoen eta irakasleen arteko bilkurak antolatzen dira, urtean behin, familia guzientzat.
Segurtasuna ekartzen duen ordutegia
Kolegioan, egun oroz ordutegi bera da. Irakasle bat ez baldin badago hor, edo egoera berezia baldin bada, aldi oroz, kolegioko beste profesional batzuk haurrez arduratuko dira.
|
|||||
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | |
8:25 | |||||
Kurtsoa
|
Kurtsoa | Kurtsoa | Kurtsoa | Kurtsoa | |
12:10 | Eguerdiko pausa | Eguerdiko pausa | Kurtsoen bukaera | Eguerdiko pausa | Eguerdiko pausa |
12:35 | Euskal ikasgela elebidunek egun batzuetan 12:35ean bukatzen dute | Euskal ikasgela elebidunek egun batzuetan 12:35ean bukatzen dute | |||
13:45 | |||||
Kurtsoa |
Kurtsoa
|
Kurtsoa | Kurtsoa | ||
15:30ean: gogoa pizteko jarduerak edo estudioa edo etxera itzultzea | |||||
16:35 |
Kurtsoen bukaera
|
Kurtsoen bukaera | Kurtsoen bukaera | ||
16:45 | |||||
Arratseko estudioa | Arratseko estudioa | Arratseko estudioa | Arratseko estudioa | ||
17:45
|
|||||
18:00 | Ikastetxearen hestea | Ikastetxearen hestea |