Tresna numerikoez jabetzea : kolegio konektatua

Ikasle bakoitzak iPad bat eskuratzen du, usaiako tresnez gain, ikasteko beste molde batzuk ezagut ditzan.

Tresna bat gehiago, ikasteko

Tauletak ikasgelan sartzea aukera ederra da nerabeei tresna numerikoak eta pantailak molde baikorrean eta segurtasunean erabiltzen irakasteko. Tresna numerikoak oso eraginkorrak dira ikasleen motibatzeko eta beren ikasketen eragile bilakatzeko. Paradoxikoki, tresna horiei esker, ikasleek taldean lan egiteko gaitasunak ere garatzen dituzte.

 Tauleta numerikoek pedagogia aukera berriak eskaintzen dituzte: ebaluazio diagnostiko sinplifikatuak, ibilbide pertsonalizatuak, ekoizpen eta ebaluazio desberdinak…

 Baina garrantzitsua da tauleta numerikoa beste tresna baten gisa ikustea, eta ez beste tresna guziak ordezkatuko dituen tresna iraultzailearen gisa. Funtsezkoa da haurrek idazteko arkatzak eta bolalumak erabiltzen segi dezaten, tresnak eskuz erabil ditzaten, liburuak irakur ditzaten…

 Irakasleen talde osoak proiektu horretan parte hartu eta formakuntza ukan du. Ipadak gai guzietan erabiltzen dira, baina irakasleak erabakitzen du zein maiztasunaren arabera.

iPada eskolako zakuan

Ikasle bakoitzak tauleta eskolako lehen astean eskuratzen du eta ekainean itzultzen du, eskolako azken astean. Urte guzian atxikitzen du. Arratsetan eta oporretan (salbu udako oporretan) etxera eramaten du. Artetan, kolegioak berriz hartzen ahalko dio, zenbait egunez, eguneratzeko eta mantentzeko.

Tauleta kolegioarena da eta ikastetxeak urrundik gainbegiratzen dio. Ikasleek ez dute aplikaziorik instalatzen ahalko, ez eta ere zuzenean eguneratzen ahalko. Kolegioak baizik ez dezake horrelakorik egin.

 Kolegioan, Interneterako sarbidea segurtatua da, irazki (proxy) baten bidez. Etxean, interneten ibiltzeko maneraren ardura burasoen gain da. Ikasle bakoitzari eskubideak irekitzen zaizkio bere iPadaren erabiltzeko. Gal ditzake (argazki makina eta internet nabigatzailea bloka daitezke, adibidez) edo beste batzuk eskura ditzake tauleta erabiltzen duen maneraren arabera.

Ikasle bakoitzak bere iPada atxikiko du kolegioan ikasle den denbora guzian. Kolegioko lau urteen buruan, tauleta numerikoak familiei eskainiko zaizkie, familiek eskaera egiten baldin badute.

Gainera, kolegioak interneteko eta sare sozialetako lanjerrez ohartarazteko arialdiak antolatzen ditu, erregularki.

Scolinfo internet plataforma

Kolegioan sartzean, ikasle bakoitzak eta familia bakoitzak kode bat eskuratzen du, Scolinfo internet plataforman sartzeko. Interneteko atari horri esker, ondokoak eskura ditzakete:

– irakasleek linean ezarri etxeko lanak eta, horien artean, iPadean lan egiteko dokumentu batzuk, telekargatzeko.

– ikasleen notak, irakasleek linean ezarri arau.

– kolegioari buruzko argibideak: egutegia, kirol elkartearen jarduerak, berriak…

Urrunago joateko

Pantailen erabileraz Serge Tisseron pisikiatrak eman kontseiluak: