Nire buruaren hobeki ezagutzea: ikasleak beren baitan handitzen laguntzen dituen kolegioa
6. ean eta 5. ean, astean oren batez, Laguntza Pertsonalizatua ematen da, nork bere funtzionamendu mentala eta burmuinaren eta emozioen funtzionamendua ezagutzeko
.
Nire funtzionamendu kognitiboa
Bakoitzak bere estrategiak erabiltzen ditu, bere baitarik, ondoko helburuen betetzeko:
- arretaren finkatzea
- gogoan atxikitzea
- ulertzea
- gogoetatzea
- irudikatzea
Nork bere funtzionamendu kognitiboaren ulertzea lehenago gordea eta intuitiboa zenaz ohartzea da. Gero, funtzionamendu horren aberasteko gai izatea da, eskolako ikasketak… eta eskola kanpokoak hobeki burutzeko gisan.
Antoine de la Garanderie pedagogoaren Jestu Mentalen pedagogian formatu hiru irakaslek dituzte oren horiek segurtatzen.
Nire funtzionamendu emozionala
Neurozientziek irakatsi digute emozioek eragina dutela memorizatzeko eta ikasteko prozesuan. Nork bere funtzionamendu emozionalaren hobeki ulertzea hartaz hobeki jabetzeko aukera da, nork bere gaitasun kognitiboak eta emozionalak hobeki erabiltzeko.
Emozio primarioak (tristezia, bozkarioa, haserrea eta beldurra) artoski aztertzen dira:
- Zer dira emozioak?
- Zer gertatzen da nire baitan emozioak sentitzen ditudalarik?
- Zertarako balio dute emozioek?
Hiztegiaren aberasteko egiten den lanak ikasleak laguntzen ditu beren emozioak hobeki ezagutzen, sentitzen dituztelarik, emozioak hobeki adierazten eta besteenak hobeki entzuten eta errespetatzen.
Bortizkeriarik Gabeko Komunikazioan formatu diren kolegioko bi profesionalek dituzte oren horiek segurtatzen.
Gainera, astean behin, sofrologia oren bat proposatzen zaie boluntario diren ikasleei. Han, beren gorputzarekin eta emozioekin hobeki bizitzeko teknikak eta jarrerak ikasten dituzte. Angelun sofrologoa den kanpoko parte hartzaile batek, Emmanuelle Etcheberryk, du oren hori segurtatzen.