Heziketa-proiektua

San Bixente ikastetxeak ikasleak errezibitzen ditu ama-eskolatik hirugarrena arte, jatorri, nazionalitate edo erlijio bereizketarik gabe.

 Heziketa-taldeak bere oinarrizko baloreak hiru ardatz nagusiren inguruan biziarazi nahi ditu: Pedagogia, Pastorala, Heziketa-baloreak.

Pedagogia

Hiru zutabe nagusitan bermatzen da:

Hizkuntzen ikasketa: ikastetxea Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan da, eta elebitasuna proposatzen die ikasleei. Pedagogia eta kultura trukaketak ere proposatzen dizkie Bidasoaz bestaldeko eskolekin, auzoko hizkuntza eta kulturak hobeki ezagutzeko xedearekin.

Zailtasunak dituzten haurren laguntzea: pedagogia egokitu baten bidez, ikasle bakoitza loratu behar da ikastetxean, bere dohaina(k) garatu behar d(it)u eta aitzinatu behar da, izan daitekeen hoberena emanez.

Autonomiaren garatzea: denbora eta baliabideak ongi kudeatzen laguntzen dira ikasleak, hobeki ikasteko eta jendarteko biziari hobeki egokitzeko.

 

Pastorala

Ebanjelioa du iturri eta ikasle bakoitzari bere bizitzarako oinarrizko esperantza-erreferentziak ematea du xede:

Ospakizunen bidez: ikasturtea eta liturgia markatzen dituzte.

Asteko hitzaren bidez: gazteei parada ematen die mundu mailako galderei buruz gogoetatzeko, fedearen ikuspegitik.

Elkartasun-ekintzen bidez: heziketa-talde osoa mobilizatzen dute eta karitatea bizi eta konkretu bilakatzen dituzte.

Heziketa-baloreak

Talde bizitzaren ikasketan bermatzen da. Errespetua, tolerantzia eta elkartasuna elkarbizitza harmoniatsuaren pizgarriak dira.

Bestearen Errespetua, haren hitzarena, haren jatorriarena; ikastetxea bakoitzak bere lekua kausitzen duen tokia izan dadin.

– Besteak ez jujatzera eta desberdintasunak onartzera ekartzen dituen Tolerantzia; ikastetxea bakoitza bere berezitasunean onartua izateko lekua izan dadin.

Elkartasuna, urrun edo hurbil direnen laguntzeko; ikastetxea elkar laguntze eta sostengu lekua izan dadin.

 

Heziketa-talde osoak gazteak handitzen eta munduari irekitzen laguntzen ditu, heziketa-proiektu hori elkarrekin biziz.