Gatazken gainditzea: harremanaren kolegioa
Ez dago gatazkarik gabeko jendarterik. Funtsezkoa da gazteek gatazketatik bortizkeriarik gabe ateratzen ikas dezaten, lagunekiko harremanek lehen mailako lekua hartzen duten adinean.
Gatazken gainditzea
En cas de conflit entre élèves, et à la demande d’une des deux parties, des médiations sont animées par des adultes. Des collégiens volontaires sont formés également dans l’objectif de pouvoir eux-mêmes assurer ces médiations (projet 2016-2017).
Une médiation est un protocole très précis qui met les différents protagonistes du conflit autour d’une même table avec un médiateur qui distribue la parole et qui est garant du respect du protocole et des règles du jeu.
Ikasleen artean gatazkarik baldin badago, eta bi alderdietarik batek galdeginik, heldu batzuek arartekotasuna antolatzen dute. Bestalde, boluntarioak diren ikasle batzuei ere arartekotasuna berek segurtatzen erakusten zaie (2016-2017ko proiektua).
Arartekotasuna protokolo biziki zehatza da. Gatazkaren protagonistak mahai beraren inguruan ezartzen dira, denei hitza ematen dien eta protokoloaren eta arauen errespetua bermatzen duen ararteko batekin
Arartekotasunaren arauak
- Ez diot nehori hitza mozten.
- Ados ez izateko eskubidea badut.
- Jendea errespetatuz mintzatzen naiz.
- Arartekoak ez du alderdirik hartzen.
Arartekotasunaren urratsak
- Parte hartzaileak errezibitzen dira eta arartekotasunaren eremua finkatzen da.
- Gatazka egoeraren bertsio desberdinak azaltzen dira eta alderdi bakoitzak berriz erraten ditu.
- Emozioak, beharrak eta baloreak hitzez adierazten dira eta bakoitzak bestearenak onartzen ditu. Urrats horretan emozioen errota erabiltzen da.
- Aterabideak bilatzen dira eta ebaluatzen, beharretan eta puntu komunetan oinarrituz.
- Alderdi desberdinek onartu aterabideak hautatzen dira, alderdiak engaiatzen dira eta jarraipena eskatzen da.
Arartekotasunak baliaturik ere, helduaren behakoa beti beharrezkoa da. Arartekotasunaren ondotik edo aitzinetik, alderdietarik bat edo bi alderdiak zigortuak izan daite(z)ke.