Hizkuntza bat baino gehiagoren mintzatzea
Eskola mugaren gainean den hiri batean dago. Ondorioz, haurrek, ttipi-ttipitik, hiru kultura gurutzatzen dituzte: euskal kultura, espainola eta frantsesa.
Gure eskolak aniztasun hori bizi du, proiektuen eta elkarretaratzeen bidez gauzatzen baita:
- Antzerkia frantsesez edo/eta euskaraz
- Mediateka: obra irakurketa euskaraz eta frantsesez
- Olentzero eskolara jiten da. Harrera egiten zaio, kantuz eta dantzaz
- Zanpantzarren auzia, ihauterietan
- Gustuaren astea, zapore desberdinen ezagutzarekin
- Zinema: animazio filmak euskaraz edo/eta frantsesez
Hautara: euskara/frantses elebiduna edo frantses elebakarra
Ikastalde maila bakoitzarentzat, bi sail proposatzen ditugu:
- Sail elebakarra: osoki frantsesez eskolatzea
- Sail elebiduna: euskaraz eta frantsesez eskolatzea, hizkuntza bakoitzak astean oren kopuru bera izanik
Euskara/frantses ikasgela elebidunak
Sail elebidunean errezibitu haurrek bi irakasle dituzte, hots, hizkuntza bakoitzarentzat erreferentziazko irakasle bat, eta ama eskolako laguntzaile bat ere hizkuntza bakoitzean. Irakasleek binaka lan egiten dute, proiektuetan eta ikasleen segimenduan. Burasoekiko hitzorduetan ere binaka egoten dira.
Izena ematean de saila hautatzen, zuzendariarekin hitz eginez, hautatzen laguntzeko
.