Nork bere haurraren aitzinamenduaren segitzea

Benelu school aplikazioari esker, buraso bakoitzak bere haurraren eskolako lana segitzen ahal du.

 

Burasoekiko lotura numerikoa

Bazuetan,  burasoentzat zaila da jakitea beren haur «ttipiaren» gelan zer gertatzen den, honek ez baitaki oraino bere eguna hitzez aipatzen.

San Bixenteko taldeak Lan Esparru Numeriko batez tresnatzea hautatu du. Beneylu School aplikazioa erabiltzen du. Bertan, ikastalde bakoitzak bere esparrua badu, bere ikasgela «numerikoa». Burasoak ikasgela numeriko horretan sar daitezke, kode pertsonal bati esker. Horrela, proiektuak, ikastaldearen bizia, komunikazioak… segitzen ahal dituzte, argazkien eta bideo ttipi batzuen bidez, besteak beste. Beren haurraren dosier pertsonalean ere sartzen ahal dira, haren lanaren eta haren ekoizpenen ikusteko. Dosier hori irakasleak elikatzen du: haurrek diktaturik, haren ikasgelako bizia anekdota batzuei esker alegeratzen du.

Beneylu School komunikazio tresna da, baina deus ez da irakaslearekiko edo eskolako laguntzailearekiko harremana baino garrantzitsuagoa.

Gaikako askariak proposatuak dira, proiektuen erakusketa batzuekin, eta burasoak bihotz-bihotzez gomitatuak dira ikasgelan denbora pixka baten iragatera. Elkarretaratze horiek aberatsak dira eta zuen haurrari bere ekoizpenak agerian ematea ahalbidetzen diote. Burasoen eta irakasleen arteko trukaketek haurraren konfiantza sentimendua sendotzen dute.

 

Tresnak, ikastalde bakoitzarentzat

 Ikastalde bakoitzak bere iPad-a eta bere ordenagailu eramangarria baditu. Handienek, erdikoen taldean eta handien taldean, iPad-a erabiltzen ikasten dute, ekoizpen batzuen egiteko.