Numerikoa ikasten hastea
Ikasgela bakoitzean bideo-proiektagailu bat bada, 25 iPad ibiltzen dira ikastaldeen artean eta burasoak Lan Esparru Numeriko batean sar daitezke.
Lan Esparru Numerikoa
Lehen mailako ikasgela bakoitzean bideo-proiektagailu bat bada. 25 iPad-eko «ikasgela mugikor bat» erregularki erabilia da, ikastalde guzientzat.
Tauleta numerikoen erabilerak bi arlo nahi ditu bete, lehentasunez:
- Informazioaren kultura: interneten bilatzea eta informazio horren aztertzea
- «Egitearen» kultura: taldean sortzea eta komunikatzeaBaina kaiera ezin baztertuzko tresna gelditzen da, trebatzeko eta idazteko
Baina kaiera ezin baztertuzko tresna gelditzen da, trebatzeko eta idaztekona
Lan Esparru Numerikoa
Eskolak Beneylu School aplikazioa ere erabiltzen du. Beneylu School tresna numerikoa da. Bertan, ikastalde bakoitzak bere esparrua badu. Burasoak ikasgela «numeriko» horretan sar daitezke, kode pertsonal bati esker. Horrela, proiektuak, ikastaldearen bizia, komunikazioak, argazkien eta bideo ttipi batzuen bidez… segitzen ahal dituzte. Beren haurraren dosier pertsonalean ere sartzen ahal dira, haren lanaren eta haren ekoizpenen ikusteko.
Esparru horretan, irakasle batzuek eta haur batzuek blog bat idazten dute.
Iraskasle batzuek Beneylu School aplikazioan dagoen etxeko lanen kaiera ere erabiltzen dute.
Beneylu School komunikazio tresna interesgarria da… Halere, eskolak lehentasuna ematen dio irakaslearen eta burasoen arteko harreman zuzenari.