Hizkuntza bat baino gehiagoren mintzatzea
- Antzerkia frantsesez edo/eta euskaraz
- Mediateka: obra irakurketa euskaraz eta frantsesez
- Olentzero eskolara jiten da. Harrera egiten zaio, kantuz eta dantzaz
- Zanpantzarren auzia, ihauterietan
- Gustuaren astea, zapore desberdinen ezagutzarekin
- Zinema: animazio filmak euskaraz edo/eta frantsesez
- Garapen iraunkorra
- Bertsolarien inguruko proiektuak
Hautara: euskara/frantses elebiduna edo frantses elebakarra
Ikastalde bakoitzarentzat, ama eskolatik haste, bi sail proposatzen ditugu:
- Sail elebakarra: osoki frantsesez eskolatzea
- Sail elebiduna: euskaraz eta frantsesez eskolatzea, hizkuntza bakoitzak astean oren kopuru bera izanik
Euskara/frantses ikasgela elebidunentzat
Sail elebidunean errezibitu haurrek bi irakasle dituzte, hots, hizkuntza bakoitzarentzat erreferentziazko irakasle bat.
Lehen mailan, CP mailatik haste, matematikak eta zientziak euskaraz irakasten dira. Proiektuaren barnean, frantsesezko irakasleak matematiken parte bat berriz hartzen du. Adibidez, geometria frantsesez landuko da.
Irakurketa frantsesez ikasten da.
Kirola, musika eta artea euskaraz edo frantsesez lantzen dira, proiektuen arabera.
Irakasleek binaka lan egiten dute, proiektuetan eta ikasleen segimenduan. Burasoekiko hitzorduetan ere binaka egoten dira.
Ama eskolan izena ematean da saila hautatzen. Haur batek ezin du euskal saila lehen mailan hasi, ama eskolan hasi behar du
Ingelesaren ikastea
Ingelesa CP mailatik haste irakasten da (ahozko metodoa), bai euskal sailean, bai sail elebakarrean. CM mailatik haste, ingelesa gelen arteko bereizketarik gabe irakasten da, ikastaldearen irakasle erreferentea ez den irakasle batek irakatsirik.
Haur gazteleradunentzat, frantses areagotuari lehentasuna ematen diogu. Haur batzuei mailako taldeetan errezibituak izatea proposatzen ahal zaie, bereziki hirueledunei (gaztelera etxean eta beste bi hizkuntza eskolan: euskara/frantsesa), zailtasunetan edo hizkuntza alorreko pobretasun egoeran baldin badira.
Kasu horretan, haientzat, ingelesa ez da lehentasun bat.
CM mailako irakasle batek zuzendu koru batek hizkuntza desberdinetako kantuak proposatzen ditu: frantsesez, gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.