Ezagutua eta onartua izatea: jendearen neurriko eskola bat
Bere neurri ttipiari esker, San Bixente eskola haur bakoitza bereziki laguntzera entseatzen da, haren eskola ibilbidea eta ibilbide pertsonala hurbil-hurbiletik segituz, burasoekin lotura azkarra atxikiz. Irakaskuntza talde osoak bakoitzaren ezagutzeko eta bakoitzaren balioa agerian emateko borondate sendoa badu
Burasoen eta profesionalen arteko harreman erregularrak
Haur bakoitza ahal bezain ongi laguntzeko, burasoek eta eskolako profesionalek elkarrekin lan egin behar dute, kide batzuen gisa. Burasoek eskolako profesionalek ez dakizkiten gauza batzuk ikusten eta entzuten dituzte… eta alderantziz. Beraz, burasoakerrazki biltzen ahal dira irakasleekin eta hezkuntza alorreko profesionalekin. Halaber, eskolako profesionalak burasoekin harremanetan sartzen dira eta burasoei biltzeko eskaera egiten diete, beharrezko ikusi orduko.
Astearen eta egunaren antolaketa
Kurtsoak astean 4 egunez iragaten dira. Asteazken goizetan ez dago kurtsorik.
Hautu hori egin da, alde batetik, irakasleekin eta ikasleen burasoekin solas egin ondotik,bai eta haurren erritmo kronobiologikoari buruzko lan batean oinarriturik. Tenoreak eta denbora tarte bakoitzaren edukia aldatu dira,haurren erritmoari egokitzeko.
|