Nire autonomiaren garatzea: esperientzia bidea den kolegioa
Autonomia bereziki proiektuak gauzatuz, ikasgelan ardurak hartuz eta taldean lan eginez garatzen da.
Proiektuen antolatzea
Kolegioko ikasleek proiektuen antolatzeko aukera anitz badituzte:
– Diziplinarteko Irakaskuntza Praktikoen bidez, bai eta teknologian, musikan, arte plastikoetan, euskararen irakaskuntzan…
– Giristino animazioaren bidez, ikasgela bakoitzak urtean behin antolatzera sustatua den elkartasun ekintzen karietarat
Taldean lan egitea
Ikasgelan, biziki ardura galdegiten zaie ikasleei binaka edo hiruzpalauko taldeetan lan egitea. Gai batzuetan, hala nola gorputz eta kirol heziketan edo teknologian, nagusiki horrela lan egiten da.
Arduren hartzea
Arduren hartzea
Kolegioak ikasle bakoitzari 8 eginkizun proposatzen dizkio, urteko ardura baten hartzeko. Boluntariotzan oinarrituz, izan daiteke, hautara:
|
Besteen zerbitzuko izatea
3.eko ikasleak, boluntario baldin badira, 6.eko ikasle baten edo biren tutore izan daitezke. Orduan, astean oren batez, etxeko lanen egiteko, ikasgaiaren esplikatzeko, aholkuen emateko… prest izanen dira.
Ikasgela bakoitzeko bi ikaslek ikasgelako garbiketa segurtatzen dute, txandaka.
Mantenu erdiko ikasleak jangelan zerbitzuko dira, astean egun batez. Horrek hiruhileko batez irauten du. Lehen mailako ikasleak laguntzen dituzte, autozerbitzuan pasatzeko eta bazkaltzeko. Sartzeen zerbitzatzen eta azpilen garbitzen laguntzen dute.