Ebanjelioaren ezagutzea: eskola katolikoa

Ebanjelioen mezuak ikasleen eskolako bizian presente daude.

“Elkarrekin ongi bizitzea” bilatzen da, elkartasun-ekintzen bidez eta munduari buruz gogoetatuz. Altruismoa ere San Bixenteko biziaren ardatzetarik bat da.

Urtean zehar zenbait ospakizun egiten dira, denak elkarrekin.

Elkarretaratze horiek ikastalde bakoitzak prestatzen ditu: objektuen, kantuen, istorioen, jestuen prestatzea. Haien biziari eta otoitzei zentzua ematen die horrek guztiak.

Eguberriz, familiak San Bixente elizara gonbidatuak dira haurren laguntzera. Krexaren aitzinean ematen dira, Ama Birjinaren begipean.

Haurrek Pazkoko besta handia ikastaldean prestatzen dute. Elkarrekin Aste Sainduari zentzu historikoa ematen diote, eta gero zentzu pertsonalagoa eta espiritualagoa.

Ospakizun bat edo zenbait elkarretaratze proposatuak dira Aste Saindu denboran.

3. zikloko ikasleak (CM1 eta CM2) jarraipen gisa, Lurdara joanen dira bi urte guziez. Ondoko urtean Mendekostez elkarretaratze bat eginen da sareko beste eskola katolikoekin.

Proposamen guzi horiek ez dira zinez katixima. Familiak parrokiara gonbidatzen ditugu CE1etik goiti, ebanjelioaren ezagutza horren jarraikitzeko gisan, katiximaren eta sakramentu giristinoen bidez.