Jesusen ezagutzea
Ebanjelioen mezuak ikasleen eskolako bizian presente daude.
Ama-eskolan Jesusen ezagutza egiten dute, haren familiarena eta haren biziaren memento nagusiak.
Urtean zehar zenbait ospakizun egiten dira, denak elkarrekin. Elkarretaratze horiek ikastalde bakoitzak prestatzen ditu: objektuen, kantuen, istorioen, jestuen prestatzea. Haien biziari eta otoitzei zentzua ematen die horrek guztiak.
Eguberriz, familiak San Bixente elizara gonbidatuak dira haurren laguntzera. Krexaren aitzinean ematen dira, Ama Birjinaren begipean.
Ama-eskolako haurrek Erramu eguna ospatzen dute, Pazko besta handiarentzat prestatzeko gisan, ikasgelan sortu erramuen bidez Jesus goretsiz.
Proposamen guzi horiek ez dira zinez katixima. Familiak parrokiako haur ttipien taldera etor daitezke, otoitzaren eta hilabeteko ospakizun komunen bidez erlijioaren ezagutzaren sakontzeko