Nire gorputzaren bidez ikastea : adimen guzien kolegioa

 Adimena ez da soilik burukoa, molde anitzekoa da. Pertsona loratua izateko gure alderdi guziak garatu behar dira

 

 

Hezkuntza kirolaren bidez

Ikasleen ordutegian sartuak diren gorputz eta kirol heziketa klaseez gain, hainbat aukera eskaintzen zaizkie beren kirol gaitasunen garatzeko:

Kirol Elkarteak (UNSS batasunaren kide da) asteazken arratsaldeetan kolegioko ikasle guziei

entrenamenduak eta lehiaketak proposatzen dizkie, beste kolegio batzuekin lehiatzeko:

saskibaloia, futbola, surfa, atletismoa, kros lasterketa… Gainera, kirol anitzen ezagutza egiteko egunak ere proposatzen dira. Martin Sanchez kirol irakasleak ditu jarduera horiek kudeatzen.

Surf jarduera proposatua da, astearte oroz, 15:30ean, Hendaye Bidassoa Surf Club elkartearekin partaidetzan. Interesatuak diren ikasleek izena ematen dute, urte osoko.

– Ikasleei surf taldea ere proposatzen zaie, hori ere Hendaye Bidassoa Surf Club elkartearekin partaidetzan. Lehiaketan ari izan nahi duten eta beren teknika hobetu nahi duten klubeko kideei zuzendua zaie.

 

Hezkuntza abesbatza kantuaren bidez

Kolegioko ikasle guziei koruan kantatzea proposatzen zaie, astean oren batez, eguerdiko pausaren denboran. Izena urte osoko emanik, koruko kantariek Jazz’in Collège ikusgarria prestatzen dute. Ikusgarri hori beste eskola batzuetako 5 korurekin aurkezten dute, urte oroz, Biarritzeko Palais des Festivals aretoan, 1400 ikusleren aitzinean.