COVIDEK 19
Ikasurtea hasi denetik Covidek asko aldatu ditu gure ohiturak Horrela, maska bat jartzen dugu egun osoa. Maska sudurraren gainean jarri behar dugula ikasi dugu, inoiz ez sudur edo ahoaren azpian.
Eskuak askotan garbitzen ditugu ura eta saboiarekin edo gel hidroalkoolikoarekin
Geletako mahaiak metro bateko distantziarekin ezarri ditugu keinu mugatzaileak errespetatzeko. Beste aldetik, orduro gelak aireatzen ditugu eta gelaz aldatzen dugunean mahai guztiak desinfektatu behar ditugu
Gure arteko harremanak ere aldatu dira :
- Ezin diogu elkarri prestatu eskolako aferak
- Kirol kurtsoan ezin gara jolastu jolas kolektiboetan
- Jangelara bakoitzak bere kantinplora eraman behar du eta, bistan denez, ezin diogu elkarri prestatu
- Bazkaldu ondoren norekin bazkaldu dugun zehaztu behar dugu gure agendan
Azkenik, seigarren eta bosgarreneko ikasleek bost minutu lehenago bukatzen dute eguna, irteeran jende gehiegi ez pilatzeko. Ez dakigu zenbat denboraz beharko ditugu mantendu neurri hauek baina ohitzen hasi gara.