Ikasurte hasierako ibilaldia

7, Oct 2020 | 0 comments

Koronabiruserako protokoloa izan arren, aurten ere, ikasurte hasierako ibilaldia egin dugu.

Irailaren 11n , ostiralean, ikasle guztiak klasearekin joan dira. Seigarrenak hondartzara, bosgarrenak Abadiara, laugarrenak Orio auzorantz eta hirugarrenak Biriatura.

Bidean, denak gelditu dira leku desberdinetan aurtengo gaiari buruz hitz egiteko : «  ingurumenarako errespetua », eta klase bakoitzak engaiamenduak hartu dituzte. Horra engaiamendu ak :

– 6A : » ostiralero jostaldia garbitzera engaiatzen gara ».

– 6B : « hiriko hondarkinak hilabetean behin eta leku desberdinetan biltzera engaiatzen gara ». L

– 6C : «  marrazki bizidun bat eta afitxak egitera engaiatzen gara, klase guztietan eta jostaldian emateko, haur guztiei esateko zer keinu sinple egin daitezkeen egunero ingurumena zaintzeko ».

– 5A : «jantzi, liburu eta jostailu bost truke-azoka  antolatzera engaiatzen gara. Soberakinak elkarte karitatibo bati emango dizkiogu ».

– 5B : «  Hendaiako hondartzako hondarkinak biltzera engaiatzen gara ».

– 5C : «Hondartza eta ibaiaren kutsadura, iman baten bitartez eta behar den ekipamenduarekin, kentzera engaiatzen gara ».

– 4A : « hondartzako hondarkinak biltzera, kolegiora bizikletaz etortzera, plastikorik ez erabiltzeko kanpaina bat egitera eta bazkari zero hondarkin bat egitera engaiatzen gara. Hau guztia egun ekologiko baten kari ».

– 4B : « laugarreneko hiru klaseen arteko txapelketa bat egitera engaiatzen gara, hiru hilabetean behin, ea nork biltzen dituen hondarkin gehien ».

– 4C : « eguneroko keinuak zaintzera, eskolako materiala birziklatzera eta zirriborro-kutxa bat jartzera engaiatzen gara ».

– 3A : « Bidasoako hondarkinak biltzeko ateraldi bat egitera engaiatzen gara ».

– 3B : « Eskola garbi egon dadin laguntzera engaiatzen gara, beste ikasleei oroitaraziz hondarkinak zakarontzira bota behar dituztela, eta ez jostaldian ».

– 3C : « kontsumo elektrikoa mugatzera engaiatzen gara (ez piztu argia ez delarik beharrezkoa)