Proiektua Recycl’arterekin

5 Oct 2020 | Collège

Aurreko urteetan bezala, bosgarreneko ikasleak, Kirola eta teknologia klaseetan, proiektu bat Hendaiako Recycl’arte elkartearekin egiten ari dira.

Proiektu honen helburua bizikleta mantentzen eta konpontzen ikastea da. Halaber, ikasten ari dira bizikletaz ibiltzen seguritate neurriak errespetatuz. Horretarako, ikasle guztiek kurtso teorikoak eta ateraldi txikiak bizikletaz egiten ari dira.