6. En Integrazio eguna

5 Oct 2020 | Collège

Irailaren 1ean, asteartean, 6.eko ikasleek ikasurtea hasi zuten, beste ikasle guztiek baino egun bat lehenago. Horri esker goxoki itzuli ziren klasera eta integrazio egun bat egiten ahal izan zuten. Goizean, klaseka bildu ziren eta Beltzeniako parkera joan ziren, haien klaseko irakasleekin. Ikasle guztiek joko desberdinak egin zituzten haien artean eta irakasleak ezagutzeko. Gero, haien klaseko ikaskideekin bazkaldu zuten. Bazkaldu ondoren denak kolegiora itzuli ziren eta irakasle nagusiarekin pasatu zuten arratsalde osoa, kolegioa hobeto ezagutzeko eta ikasurte hasierako dokumentuak betetzeko. Seigarreneko hiru geletako ikasleei galderak egin dizkiegu. Kontatu digute asko maitatu zutela egun hori, bereziki goiza, ondo pasatu zutelako eta beste guztiak ezagutzeko aukera izan zutelako.