Bertso Ikastaldia 6Ben

25 Feb 2020 | Collège

Ainhoa Sarasua, bertsolaria, 6B klasera etorri da 6 orduz, bertsolaritzako oinarriak irakasteko. Ainhoak 22 urte ditu, eta Itsasun jaio eta bizi da. Lehen aldia da Saint Vincent kolegiora etortzen dela. Galdera batzuk egiteko balio dugu aukera:

1. Aurkezten ahal zara? 

Ainhoa izena dut, 22 urte ditut eta Itsasun sortu eta bizi naiz

2. Zertarako etortzen zara San Bixente kolegiora ?

Orain dela 3 urte bertsozale elkartearentzat hasi nintzen lanean, bertso irakasle moduan. Aurten lehen aldiz hasi naiz Hendaiako San Vizente eskolan bertso tailerra ematen.

3. Gustatzen zaizu hona etortzea ? Zergatik ?

Plazer handiarekin etortzen naiz, euskara ikasten ari diren ikasleekin lan egitea gustatzen zaidalako, bertsoa transmititzea garrantzitsua iruditzen zaidalako eta umore onean eta kantu giroan lan egiten dugulako.

4. Zer irakasten duzu ?

Irakasten dut. Teknika, bertsotan erabiltzen diren doinu batzuk, bertsolari batzuen bertsoaldiak eta batez ere euskararekin jolasteko modu bat

5. Bakarrik eskoletan irakasten duzu?

Eskoletan ibiltzen naiz gehienetan, lehen maila eta bigarren mailan, bainan ez bakarrik, Ikastoletan ere ibiltzen naiz lehen mailako ikasleekin. Eskola orenetatik kanpo ere ibiltzen naiz « bertso eskolak » emaiten, edozein adinetakoekin. Talde desberditan izaten ditut, lehen mailakoak, kolegio eta lizeoetakoak eta noizbehinka heldu batzuekin ere lan egin izan dut.

6. Txikia zinenean bazenekien bertsolaria izan nahi zenuela? 

Txikitan uste dut ez nuela biziki argi zertan lan egin nahiko nuen geroan. Erizaintza aipatu nuen ikastolan nintzela. Ondotik irakasle izaiteko asmoa ere izan nuen eta artearen inguruko ikasketek ere gogoa eman zidaten lizeo garaian… Azkenean hizkuntzaren artea eta erakaskuntza uztartzen dituen lana bilatu nuen eta biziki pozik naiz.