6eA-koekin antzerki-lan

15 Jan 2020 | Collège, Ensemble scolaire

Lehen trimestrean, Stéphane Jaubertie Saint Vincent kolegiora etorri da 6A-koekin antzerki-lan bat egiteko.

Stéphane Jaubertie aktore eta idazlea da. Gazteentzako hamar antzerki-lan egin ditu eta sari eta nominazio asko jaso ditu, batez ere “Laughton” lanarengatik.

Bere experientzia baliatu dugu kolegio desberdinetako klase batzuen artean antzerki-lan bat idazteko. Horrela, klase bakoitzak agerraldi bat idatzi du.

Beranduago antzerki-lan hau ikustera joango gara, antzerki konpainia amateur batek prestatua.