Hildakoen eguna mexikon

6, Jan 2020 | 0 comments

Azaroaren 4an, astelehenean, espainiolezko kurtsoaren kari, Lydia Diaz, “Rosa mexicana” elkarteko kidea, etorri zen Saint Vincent kolegiora, 3.eko ikasleei bere herriko besta garrantzitsuenetariko bat aurkeztera: “hildakoen eguna”. Besta hau Mexikon azaroaren 2an ospatzen da, hildakoak oroitzeko.

Ikasle guztiak ordu batez egon ginen estudio gelan, non emazte honek aldare mexikar tradizional bat antolatua zuen. Estudio gela osoa Mexikoko dekorazioarekin dekoratua zen. Sartzean, “La llorona” abestia entzuten zen eta intsensu usaina zegoen. Aldarerainoko bidea “Cenpasúchil” loreak erakusten zuen eta oso koloretsua zen.

Aldarean hildakoei gustatzen zitzaizkien gauzak zeuden: janaria, arropa, edaria…… Kasu honetan aldarea Frida Khaloren omenez zegoen egina. Bere argazkiak, gustuko janaria, arropa eta edariak zeuden. Emazteak festa honen historia eta aldarearen elementu desberdinak esplikatu zigun. Mexikon, “Hildakoen eguna” festa alai bat da. Horregatik jendea mozorrotua eta aurpegia margotuta ateratzen da. Jende asko “La Catrina” pertsonaiaz mozorratzen da, “Hildakoen eguna” errepresentatzen duelako.