Tim Guénard bisita

13, Oct 2019 | 0 comments

Irailaren 12an Tim Guénard, idazle frantsesa, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak ikustera etorri zen. Kontatu zigun oso bizitza zaila izan duela, bere amak abandonatu baitzuen eta inork ez zuen zaintzen. Explikatu zigun nola gainditu zituen zailtasun horiek topaketa garrantzitsu batzuei esker. Gero, galderak egiteko parada izan genuen. Bere lekukotasuna zirraragarria izan zen. Ikasle guztiak hunkitu zituen.

Paul Larzabal