Sortie au théâtre des 4èmes

27 Septembre 2018,  les élèves de 4B

4. eko gela guztiak ikuskizun bat ikustera joan ziren irailaren 27an, ostegunean. Joan baino lehen esan ziguten beldurra ematen zuen zirku batera joango ginela. Hendaian bertan zen antzerkia, Beltzenian, eta oinez joan ginen. Azken finean, ikuskizunak ez zuen beldurra ematen. Pixka bat arraroa zen, baina interesgarria ere. Besteak beste armiarma anderea eta hezurrezko gizona ikusi genituen. Desabantaila zen jende anitz bazela toki txiki batean eta bero handia egiten zuen, baina orokorki ongi zen.