Haurraren izena ikastetxean ematea
Eskolan edo kolegioan izena emateko, bertako zuzendariarekin hitzordu bat hartu behar da. Zuzendariarentzat, hitzordu horrek bi helburu ditu:
– ikastetxearen proiektua burasoei aurkeztea
– haurraren eta haren istorioa eta ibilbidea ezagutzea
Eskolan izena ematea
Lehen mailako zuzendaria den Gaillard anderearekin hitzordua hartzeko, dei ezazu ikastetxeko idazkaritzara: 05 59 48 89 00 edo mezu bat igor helbide honetara: direction.ecole@stvincent.eus
Ondoko ikasturteko izen emateak azaroan baizik ez dira hasten. Hendaian bizi diren familietako haurrek dute lehentasuna. Gelditzen diren lekuentzat, hautaketa-irizpide bakarra izen emate data izanen da. Izena berantegi emateagatik igurikatze-zerrendan diren familiak ordenan deituko dira toki bat libratu orduko.
Izena ezin daiteke ikasturtean zehar eman, salbu etxez aldatuz geroz, eta ikastaldeetan gelditzen diren leku libreen arabera.
Kolegioan izena ematea
Kolegioko zuzendaria den Bancon jaunarekin hitzordua hartzeko, dei ezazu ikastetxeko idazkaritzara: 05 59 48 89 00 edo mezu bat igor helbide honetara: secretariat@stvincent.eus
San Bixente eskolako ikasleek dute lehentasuna kolegioko 6.ean izena emateko. Gelditzen diren lekuentzat, hautaketa-irizpide bakarra izen emate data izanen da. Izena berantegi emateagatik igurikatze-zerrendan diren familiak ordenan deituko dira toki bat libratu orduko.
Ikasturtean zehar izena ematea posible da ikastaldeetan libre diren lekuen arabera.